Albisteak
Atzealdea

Emeterio Arrese kalearen berriztatze lanak datozen hilabeteetan

Obrak frontoiean hasi eta Otarrega kaleko bide gurutzean amaituko dira

2020·01·08


Emeterio Arrese kaleko errepidea eta azeraren egoerak ez dira hoberenak oraintxe, ur saneamenduaren lanen ondoren lurzorua kaltetu egin baizen eta bestetik, dauden aparkalekuetarako sarrerek azeran gora eta behera ibili beharra eragiten baitute.

Horregatik, asfaltoa berritu eta irisgarritasun aldetik hobekuntzak egiteko lanei ekingo zaie gaur. Atzo, egunean zehar, obrak gauzatzeko prestaketak egin zituzten eta gaur hasiko dira lanekin. Aurreikuspenen arabera eta eguraldia lagun izan ezkero, 8 aste iraungo dute berriztatze lanek.

Errepidea goratu egingo da eta azeraren alturan jarriko da, irisgarritasun baldintza egokiak eskaintzeko modu honetara. Lanen parte izango da baita ere, zebrabidea lekuz aldatzea. Guzti hau, Emeterio Arreseko frontoitik Otarrega kaleko bide gurutzerainoko tartean egingo da.

Lanek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute eta inguruko biztanleei aurrez barkamena eskatu nahi zaie, sortu dakizkiekeen eragozpenengatik. Lanen ordutegian, 8:30etik 17:00etara (lanegunetan), garajea duten ibilgailuak bakarrik sartu eta irten ahalko dira. Ordutegi hortatik kanpora, gainerako ibilgailuak ere sartuko dira, baina aparkaleku gutxiago egongo dira lanengatik.

Emeterio Arresen egingo diren asfaltatze lan hauetarako lehiaketa Asfaltos Uribe S.A.k irabazi zuen eta 97 494,72 €tan esleitu zaio lana.