Emakumeen nazioarteko egunaren inguruko egitarau zabala antolatu da
2020·03·03
Martxoaren 8aren bueltan Ibarrako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu eta herriko zein eskualdeko beste eragile batzuek antolatutakoen deialdiekin ere bat egiten du.
Udalak antolatutako jarduerak:
- Martxoak 8 Emeterio Arreseko frontoiari "Erraketistak" izena emango zaio.
Raketista guztien omenez, eta era berean Ibarrako kale izendegian parekidetasuna lortzeko urrats bat izango da. Raketisten mural bat ere egingo da egun honertarako amaituta egotea aurreikusten dena. GKO izango da muralaren egilea.
- Martxoak 11 Kultur Etxean 19:00etan Atzerritartasun Legea, saio informatiboa. Biltzen elkartearen eskutik.
- Martxoak 15 zine emanaldia- Ez eskerrik asko Gladysen lehioa dokumentalaren emanaldia Kultur Etxean 18:00etan.
Beste eragileek antolatutako jarduerak:
- Martxoak 7 Tolosaldeako Asanblada Feministak antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deialdiarekin bat egiten du Ibarrako udalak.
Martxoak 7an eskualdeko JOSI eta JOSI mobilizazio-festa Anoetan! Hitzordua 16.00etan Ibarrako plazan Anoetara martxa abiatzeko.
- Martxoak 8 Deabruak Kalera Asanblada Feministak egiten dituen deialdiekin bat egiten du Ibarrako udalak.
Euririk ez badu egiten, 10.00etan mural margoketa Ibarrako dorrearen atzealdean (estankon atzeko aldapa)
Eguraldi txarra aurreikusten denez, mural margoketa plazako aterpean egingo da, 10:00etan. Ondoren, 11:30ean manifa Tolosaraino Antolatu indarrak, batu borroka feministara lemapean, Ibarrako plazatik abiatuta.
- Martxoak 12 Gizonen Juntadizoa Ibarrako Kultur Etxean, 19:00etan