Albisteak
Atzealdea
Elkar laguntzeko bolondres sare bat osatzeko ahalegina
Egoera berezi honen aurrean adindunei eta laguntza behar duten pertsonei zuzendutako erosketa zerbitzua jarri nahi da martxan
2020·03·14
Egoera berezi honen aurrean adindunei eta laguntza behar duten pertsonei zuzendutako erosketa zerbitzua jarri nahi da martxan Ibarrako Udaletik.
Elkar laguntzeko bolondres sare bat osatu nahiean gabiltza.
Prest bazaude
gizarte@ibarra.eus
helbidera ondorengo datuak bidali:
- Izen- abizena
- Telefono zenbakia
- Goiz edo arratsaldez laguntzeko aukera.
Gure komunitate izaeraren eta auzolanaren momentua da!
Laguntza behar baduzu edo zure inguruan bakarrik bizi den adin nagusiko norbait ezagutzen baduzu eta sare honen beharra duela uste baduzu jarri kontaktuan Ibarrako Udalarekin. 648102809 telefonora deituz edo gizarte@ibarra.eus-ra idatziz eskatu daiteke laguntza.