Eduki publikatzailea
Atzealdea Elduaran etxeko baratze zaharra pasealeku eta berdegune berri bihurtu da
2026·08·13

Abuztuaren 12tik zabalik dago Elduaran etxearen atzealdean dagoen pasealeku berria, Euskal Herria 27ren atzealdea Gaiarre 3rekin oinezkoentzat lotzeko aukera ematen duena.
Lehen baratzea zena beste pasealeku irisgarri bat bihurtu da, eta berdegune eta egonleku bat, zuhaitzak, eserlekuak, iturria eta aparkalekuak dituena. Jarduketari esker, inguruko aparkaleku kopurua ere handitu ahal izan da.
Espazio publiko berri horiek Euskal Herria 25ean garatutako bizitegi-jarduketaren parte dira, Elduaran etxe ezagunak betetzen zuen lekuan. Obrak amaitu ondoren, espazio publiko berriak Udalari laga dizkio IBARRABERRI, S.L. enpresak.
Euskal Herria 25 eta 27 arteko pasabidea oinezkoentzako pasabide gisa ere egokitu da, eskailerak berrituz eta argiztapena hobetuz. Horrela, aparkatzeko ibilgailuak sartzea saihesten da eta oinezkoen segurtasuna hobetzen da.
Jarduketa honen bidez, orain arte pribatua izan den espazio bat gehitu zaio erabilera publikoari, eta oinezkoentzako konexio irisgarri berri bat eta oinezkoentzako ibilbideak eta hiri-ingurunearen kalitatea hobetuko dituen egonaldirako berdegune bat sortu dira.

Oinezkoentzako pasealeku berria eta berdegunea Elduarango atzealdean
