Eduki publikatzailea
Atzealdea Ekimen berri batekin gatoz: KIROLAREN EGUNA!
2026·09·03

Irailaren 12an, Emeterio Arrese Kirol Gunean, arratsalde osoa kirolaz gozatzeko aukera izango dugu.
Herrian egiten eta eskaintzen diren hainbat kirol ezagutu eta probatzeko aukera izango dugu, bertako kirol elkarte eta kluben eskutik. Aukera ederra kirol modalitate berriak gertutik ezagutzeko, probatzeko eta gure herriko kirol eskaintza zabala deskubritzeko!
15:45etik aurrera
- Izen-ematea
- Orientazio froga
- Herri kirolak, bolo eta toka, gimnasia erritmikoa, areto futbola eta kiroldegiko kirol-ikastaroak
- Zozketak! Izan puntualak: zozketan parte hartzeko, jarduera guztietan parte hartu beharko da!
- Eta 19:00etan, urteko kirolariak omenduko ditugu
Txikienentzat ere Txikigunea (0-2 urte) izango da, Uzturpe Ikastolaren eskutik.
Zatoz, probatu, ezagutu eta elkarrekin gozatu!
Emeterio Arrese Kirol Gunea – Ibarra

