Albisteak
Atzealdea

Ekainaren 4tik 6ra ospatuko dituzte Izaskungo jaiak

Egitarau oparoa osatu dute aurten ere jaiak ospatzeko, hurrengo larunbatetik, astelehenera bitarte.

2022·05·27


Aurten ekainaren 4tik 6ra ospatuko dituzte Izaskungo jaiak. Hurrengo larunbatean hasiko dira, eta lehen egunak oinarrian izango du Kilometroak egitasmoa. Egunean zehar hainbat ekintza izango dira, besteak beste, mendi-ibilaldia, trikitilariak eta haur jolasak. 

Bigarren egunean ere, igandean, goizetik hasiko da egitaraua: aizkolari-proba jokatuko dute 12:00etan; 14:30ean, herri-bazkaria egingo dute; 18:00etan zezen txikiak eta poniak egongo dira; eta 19:30ean, Orkestrina Band Jazpana taldeak kontzertua emango du. 

Astelehena, ekainaren 6a, izango da azken eguna, eta egitaraua honakoa izango da: 

  • 10:00: Diana.
  • 11:00: Meza Nagusia.
  • 12:00: Hamaiketako herrikoia.
  • 13:00: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro
  • 17:30: Alurr dantza taldearen emanaldia; segidan: haurrentzako gozokiak
  • 18:30: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro
  • 19:30: Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien eskutik eta jaien amaiera.