Eduki publikatzailea

Egitarau oparoa Sanjoan bezperan

Ekainaren 23an San Joan bezpera ospatuko da Ibarran.

2024·06·20


Ohi bezala, ekainaren 23an, igandea, San Joan bezpera ospatuko da Ibarran. Gau berezia izaten da eta sua piztu aurreko giroa berotze aldera, 20:30ean afari herrikoia bat egingo da. 21:30ean Alurren eskutik sua piztea eta ondoren suaren inguruko dantza izango dugu. Amaitzeko, erromeria.