Albisteak
Atzealdea

Egitarau berezia prestatu du Udalak haurrentzat eta gazteentzat

Pazko asterako hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak haur eta gazteei zuzenduta.

2021·03·30


Haurrei eta gazteei bereziki zuzendutako egitarau berezia prestatu du Udalak Pazko asterako. Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa izango da diseinatutako protokoloa errespetatzea. Jarraibideak ikusteko egin klik hemen

Apirilak 6, asteartea: Futbolariak eta printzesak antzezlana

Eidabe taldeak egingo du ikuskizuna, eta 17:00etan hasiko da, Belabieta kiroldegian. Emanaldia sei eta hamalau urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta. 

Topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki-jolasa eta musika lagun dutela. 

  • Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen. 

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Apirilak 8, osteguna: Eureka! antzerkia, magia eta ilusionismo ikuskizuna.

Emanaldia sei eta hamabi urte bitartekoei dago zuzenduta. Belabieta kiroldegian izango da, 17:00etan. 
  • Eureka! Antzerkia, magia eta ilusionismoa uztartzen dituen ikuskizuna muntaia harrigarri batekin, haurrek eta ez hain haurrek asmakizunen eta zientziaren munduan interesa bereganatuko du. Gargot irakaslea eta Ladelai magoa izango dira ikuskizun dibertigarri eta ero hau publikoari ezagutzera emateaz familia osoak gozatuko duena.