Eduki publikatzailea
Atzealdea 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina abiarazi du UEMAk, aurtengoan, merkataritza eta ostalaritzako euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez.
2025·02·18
Askok euskara ez den beste hizkuntzaren bat jaso dute etxean. Euskara, beraz, ez da haien lehen hizkuntza, baina euskara ikasi dute, eta euskaraz aritzen dira bezeroekin.
Askotan, ordea, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten diegu gainerako herritarrok. Eta ez zaie gustatzen. Euskaldunak direlako. Badakitelako euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen diegun bakoitzean zubia ere ukatzen diegulako.
Haiek ere euskaldunak dira. Egin diezaiegun, beraz, euskaraz!