Albisteak
Atzealdea

Edukiontziak berriz ere irekita daude

Egoeraren garapena ikusita eta herritarren eskaerei erantzunez, berriz zabalik uztea erabaki du Udalak

2020·07·13


Covid-19aren herritarren babeserako segurtasun neurri moduan, edukiontziak irekita uztea erabaki zen martxoan. Ondoren, alarma egoera amaituta eta berriro ere bizibide normalizatuagoa hasi genuenean, itxi egin ziren eta herritarrek txartelaren bidez irekitzen zituztela jarri ziren berriz errefusa eta organikoaren edukiontziak. Orain, ordea, egoeraren garapena ikusita eta herritarren eskaerei erantzunez, berriz zabaltzea erabaki du Ibarrako Udalak. Covid-19arekin kutxatutako kasuak agertzen hasi dira berriz eta segurtasun neurriak hartzea beharrezkoa dela uste dugu. Horregatik, edukiontziak irekitzean arazorik egon ez dadin, momentuz irekita utziko dira.