Albisteak
Atzealdea

Deseskaladako 1. fasean terrazen okupazioaz Alkate Dekretua

Aire libreko kirol instalakuntzek itxita jarraituko dutela ere ebatzi da Dekretuan

2020·05·15


Deseskalatzarean 1. fase honetan, Ibarrako Udalaren kasuan kontrol berezia behar duten bi arlo ditugu. Izan ere, udal eskuduntza da udal jabari publikoaren erabilera zehaztea eta Osasun Ministerioaren Aginduz, 1. fase honetarako neurriak hartzea ere. 

Hala, alde batetik terrazen okupazioari buruzko neurriak eta bestetik aire libreko Kirol intsalakuntzen ingurukoak ditugu. 

Lehenengoen kasuan, erabaki da, ezin izango dela terrazarik ezarri Euskal Herria kalean 12. zenbakiraino paretean eta 17. zenbakiraino bakoitietan, 20:00ak baino lehen.

Euskal Herria kaleko komertzioen erabilerarako sortzen diren ilerengatik eta bai mahaien arteko zein oinezkoen arteko 2metroko tartea errespetatzeagatik hartu dira neurri hauek.

Bestetik, terrazen ordutegia ere zehaztu da: astez, 23:00ak arte eta ostiral eta larunbat gauetan 00:00ak arte.

Azkenik, aire libreko instalakuntzak itxita jarraituko dute, Udalak ez baitu baliabiderik aurretiazko hitzordu sistema bat ezartzeko. 

 

Irakurri hemen, Alkate Dekretua osorik.