Albisteak
Atzealdea

Datorren asteartean eten egingo dute Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea

Irteera hori erabili beharrean, Laboral Kutxa pareko bidegurutzetik egin beharko dira Euskal Herrira kaleko sartu-irtenak.

2021·04·23


Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea eten egingo dute datorren asteartean. Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen arituko dira, eta lan horiek direla medio, zebra-bidea moztuta egongo da hainbat egunez.

Lanek iraun bitartean, ordezko bidea prestatuko da Euskal Herria kalera joateko: semaforoak jarriko dira Julian Gayarre eta Argindegi kalean, horrela, bi noranzkoko kaleak izango dira; eta Euskal Herria kaleko sartu-irtenak egiteko Laboral Kutxa bulego pareko bidegurutzea erabiliko da Jesus Guridiko lotunea erabili beharrean.