Albisteak
Atzealdea

Datorren asteartean egingo dute bigarren festa-batzordea

Bi bilera egingo dira: lehena, haurren, gazteen eta nerabeen batzordea; eta, ondoren, helduen batzordea.

2022·04·01


Datorren asteartean (apirilaren 5ean) bilduko da bigarrenez festa-batzordea. Bi bilera egingo dira egun berean, lehena, haurren, gazteen eta nerabeen bilera. 17:30ean hasiko da, udaletxeko batzar-aretoan, eta hamazazpi urte bitarteko haurrek, gazteek eta nerabeek har dezakete parte. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, jaietarako eurei dagozkien jardueren eta ekimenen proposamenak.

Bigarren bilera, hots, helduen festa-batzordea, berriz, 19:00etan bilduko da udaletxeko batzar-aretoan. Horiek ere hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, San Bartolome bozeto-lehiaketa, San Bartolome diseinu-lehiaketa, musika-taldeen proposamenak eta jai-egitarauaren lanketa (proposamenak lantzen jarraitzea).