Eduki publikatzailea

Atzealdea Dagoeneko prest irakurketa-gunea Aranen

Ibarrako Udalak, kakorratza egiten duen emakume ibartar taldearen eta Garaguneren laguntzarekin, irakurketa-gunea prestatu du Aranen aurten ere

2026·06·18


Ibarrako Udalak, kakorratza egiten duen emakume ibartar taldearen eta Garaguneren laguntzarekin, irakurketa-gunea prestatu du Aranen aurten ere.

Irakurketarako gune hau espazio librean egokitu da irakurketa-praktika iraunkorrak sustatzeko helburuarekin. Erabiltzaileek liburuak, aldizkariak, egunkariak,… irakurtzeko espazioa izango dute aisialdi denboran.

Liburuak etxera eraman daitezke irakurtzeko, eta irakurri ondoren, irakurketa-gunera itzuli.

Halaber, etxean erabiltzen ez dituzten liburuak dituztenek, irakurketa-gune honetan uzteko aukera dute.

ETORRI ETA IRAKURRI.