Eduki publikatzailea
Atzealdea Cultural shake” Erasmus+ proiektua aurrera doa
2023·12·01
Pasa den urriaren 10etik 15era bitartean Gipuzkoan elkartu ziren Italiako, Oñatiko eta Ibarrako 45 gazte “Cultural shake: tomorrow begins today” Erasmus+ proiektuaren bueltan. Oraingoan, Ibarrako eta Oñatiko gazteek Italiara egingo dute bidaia, Manerba del Garda herrira hain zuzen ere. Bertan, besteak beste, Brescia probintzian etorkinekin lan egiten duten hainbat elkarteek burutzen duten lana ezagutuko dute, bakea eta armagabetze nuklearraren inguruko “Senzatomica” erakusketa bisitatuko dute, italiar kulturan murgilduko dira, eta era berean, euskal kultura ezagutzera eman dute. Jatorri ezberdineko gazteen elkartrukearen bidez, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei ikaskuntza kultural batean murgiltzeko aukera eman nahi diegu, hainbat pertsonaren kulturak, tradizioak, esperientziak eta bizi historiak ezagutzeko, beren erosotasun-eremutik ateraraziz eta beren aurreiritzi eta beldurrei aurre eginez. Gure asmoa da parte-hartzaileek azterketa kritikoa egiteko gaitasuna garatzea, eguneroko gizarte-harremanak zehazten dituzten estereotipoak alde batera uzteko. Era berean, gazteen kulturarteko interesa garatu nahi dugu, aniztasunari, gaur egun munduan gertatzen denari, buruzko begirada kritikoa sustatu, eta tokian tokiko errealitateetan modu positiboan jarduteko ikuspegi berriak garatu. Horrela, tokian tokikotik abiatuta, efektu biderkatzailea sortuko duten eta eguneroko errealitatetik haratago zabalduko diren ekintzak bultzatuko dituzten dinamikak sortu nahi ditugu.
Ibarrako eta Oñatiko gazteek Italian burutuko duten elkartrukearen zuzeneko berri izan nahiez gero:
Facebook: Erasmusplus CulturalShakeInstagram: erasmusplus_cultural_shake
Tik Tok: erasmus_culturalshake