Albisteak
Atzealdea

Udaltzaingoaren irizpideak osasun alarmaren aurrean

Aldiro neurriak eguneratzen ari gara

2020·04·10


*Apirilaren 10ean argitaratutako neurriak, apirilaren 16an eguneratuak izan dira.

Ibarrako Udaltzaingoaren eskutik, informazio baliagarria helarazi nahi zai herritarrei, osasun alarmarengatik mugikortasuna mugatuta baitugu guztiok. Aldi oro berrikuspen berriak egiten ari dira neurriei,  martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuak dioenera moldatuz. Bertan, besteren konturako langileak edo norberaren konturako langileak edo autonomoak bereizten ditu. Besteren konturako langileak funtsezko zerbitzu-jarduerak edo ezinbesteko jarduerak garatu behar dituenean bakarrik bete ahal izango du bere eginkizuna, ezinbesteko jarduerari eusteko; bere konturako langileek, berriz, ez dituzte aldatuko aurrez ezarritako baldintzak.

 

Txikizkako lokalen eta establezimenduen publikoarentzako irekiera eten egingo da, 1. puntuan jasotakoak izan ezik.

 

1. Zer merkataritza-lokal ireki ditzakete?

Hauek bakarrik: janari dendak, gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak, osasun-zerbitzuak baina ezarritako murriztapenekin (larrialdia edo atzera ezinezko tratamenduak), optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritzaklinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak, abokatu-bulegoak, gestoriak eta finken administrazioko bulegoak. 

 

2. Jatetxeek eta prestatutako janaria saltzen duten establezimenduek, egin al dezakete beren jarduera?

Jatetxeei otorduak etxez etxe ematea bakarrik baimentzen zaie, ez establezimenduan bertan jasotzea.

Janari prestatua eskaintzen duten establezimenduetan, establezimenduan jaso eta etxera eraman daitezke, baina ez establezimenduaren barruan kontsumitu.

 

3. Okindegiek edariak sal ditzakete, kafea barne?

Salmenta bakarrik,eramateko; establezimenduan kontsumiziorik ez .

 

4. Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?

Ez, baina dendan jakiak sal daitezke. Gidari profesionalentzat catering zerbitzua baimenduta dago.

 

5. Ile-apaindegiak?

Lokala irekitzea ez dago baimenduta. Etxez etxeko zerbitzu profesionala baimenduta dago.

 

6. Lokutorioak?

Transakzio ekonomikoetarako bakarrik egon ahal izango dira irekita.

 

7.  Nekazari merkatu eta azokak?

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea.

Baina Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egiten diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizional batzuk aldi baterako etenda geratuko dira, hain zuzen, jai-girokoak edo gizarte- eta aisialdi-izaera dutenak.  

 

8. Kaleko salmenta, ibilgailu-denden bidez.

Behar-beharrezkoak diren produktuak kalean saldu ahal izango dira, baldin eta udalaren gaikuntza-ziurtagiria badute. Osasun-agintaritzak zehaztutako higiene- eta osasun-neurriak gorde beharko dira. Ordutegia 08:00etatik 15: 00etara bitartekoa izango da.

 

9. Automozioko tailer mekanikoak?

Bai, baina premiazko konponketetarako.

 

10.- Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez duten establezimenduek mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete barruan.

Bai

 

11. Nutrizio produktuak saltzen dituen denda bat, jendearentzat zabalik egon daiteke?

Bai, baina lehen beharrerako produktuak saltzeko bakarrik. Adibidez, zeliakoentzako elikagaiak.

 

12.- Hileta-elizkizunak, gurtza-lekuak, zeremonia zibilak eta erlijio-ospakizunak.

Beilatokiak debekatuta daude mota guztietako intalazioetan, publikoetan zein pribatuetan, bai eta etxe partikularretan ere.

Ezin dira hileta izaerako erlijio-gurtzik eta zeremonia zibilik ospatu. Hilotza ehorzteko edo kaleratzeko baimena ematen da, baina gehienez ere, hiru senide edo hurbileko izateko mugarekin, bai eta, hala denean, hildakoaren hileta-errituak egiteko, gurtzako ministroaren edo kasuan kasuko aitorpenaren pareko pertsona ere egon daiteke. Nolanahi ere, beti errespetatu beharko da batetik bi metrora arteko distantzia.

 

13.- Baratzeetako, berotegietako eta antzekoetako jarduera egin daiteke?

Jarduera profesional bat egiten den tokietan baimenduta dago.

 

14. Familia baratzeetan lan egiteko baimena ematen al da?

Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen.

Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.

Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin. 

 

15. Establezimendu batera sartzean zer arreta-neurri hartu behar dira?

Establezimenduaren barruan ahalik eta gutxien egon behar da, egin beharreko erosketak egiteko ezinbestekoa den denbora baino ez. Pertsonen artean, gutxienez, metro eta erdiko distantzia gordetzea gomendatzen da. 

 

16.- Hotelak, apartahotelak, landetxeak, ostatu turistikoak eta kanpinak irekitzea

Irekiera etetea agindu da. Salbuespen gisa, kasu jakin batzuetarako funtsezko zerbitzutzat jotako turismo-ostatuak ireki ahal izango dira.

 

17. Eraikinetako lanak.

Eraikinetan ezin da esku-hartzerik egin, baldin eta bertan obrarekin berarekin erlaziorik ez daukaten pertsonak baldin badaude.

Salbuespen bakarra da obrak sektorizatuta badaude edo konponketak presazkoak badira. Fatxadak konpontzeko ezinbestekoa izango da aurreko paragrafoko betekizunak betetzea. 

 

Joan-etorriei buruz

 

 

1. Ba al dago oinez edo ibilgailuz zirkulatu ahal izateko eraman beharreko ziurtagiririk edo dokumenturik?

Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.

Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere badago eredu bat eta horien antzeko beste eredu batzuk ere baliozkotzat jotzen dira.

Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko egiaztapenak egingo dira. 

 

2. Pertsona bat bide publikotik ibil daiteke?

Pertsonek erabilera publikoko bide edo espazioetatik zirkulatu ahal izango dute, honako hauetarako:

A) Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erostea.

B) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei laguntzea.

C) Lanera, lanbidera edo enpresara joateko lekualdatzea.

D) Ohiko bizilekura itzultzea.

E) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntza eta zaintza ematea.

F) Finantza- eta aseguru-erakundeetara, notariotzetara, abokatuetara, gestorietara eta finken administraziora joatea.

G) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

H) Izaera bereko beste edozein jarduera.

Desplazamendu horiek oinez egiten direnean, banaka egin beharko dira, salbu eta jokabide-nahasmenduak dituzten pertsona desgaituei laguntzen bazaie, hala nola espektro autistaren diagnostikoa duten pertsonak eta jokabide disruptiboak dituztenak, adingabeak, adinekoak edo justifikatutako beste arrazoiren batengatik.

Hala ere, joan-etorriak ahalik eta gehien mugatzea eskatzen da.

 

3. Osasun-arazoak dituzten pertsonak etxetik atera daitezke?

Bai, baldin eta jarduera jakin bat agintzen duen mediku-ziurtagiri bat badute eta aurkezten badute.

 

4. Saltoki handi batera edo antzeko batera joan al daiteke erosketak egitera?

Ahalik eta joan-etorri gutxien egin behar dira elikagaiak eta baimendutako produktuak erostera joateko, eta hurbileneko tokietara joan behar da. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, bakoitza bizi den udalerritik hurbil dagoenera.

Horrez gain, ohiko bizilekutik lantokira edo lantokitik ohiko bizilekura doan ibilbidean dauden saltoki eta azalera handietara erosketak egitera joatea baimenduta dago.  

 

5. Mendeko senideak bisitatu al daitezke?

Bai, laguntzeko eta zaintzeko.

 

6. Mendeko pertsona naiz. Laguntzen didan pertsona etor daiteke?

Bai, baimendutako funtsezko zerbitzuen parte da.

 

7. Joan naiteke adingabeen zaintza aldatzeko?

Bai, adingabe bat artatzea dela ulertuta.

 

8. Nire seme-alabak zaintzen dituen pertsonaren ardurapean utz ditzaket lanera joan behar dudalako?

Bai, adingabea edo mendekoa zaintzea dela ulertuta.

 

9. Eraman ditzaket haurrak parkera?

Ez.

 

10. Kalera jaitsi al daiteke zaborra?

Bai, gertuen dagoen lekura eta ezinbesteko gutxieneko denborarako.

 

11. Bizi garen eraikineko gune komunitarioetan (patioa, lorategia, eskailerak...) egon al daiteke?

Ez, erabilera komunitarioko gune pribatuak baitira.

 

12. Atera al daiteke maskota paseatzera?

Bai, banaka, ezinbesteko denbora, bizilekutik gertu.

 

13. Parkera, hondartzara edo mendira joan daiteke?

Ez, ez daude jasota eremu publikoan baimenduta dauden mugimenduetan

 

14. Zer muga daude ibilgailu partikularren barruan dauden pertsonen kopuruan?

Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago joan ahal izango dira, baldin eta haien artean ahalik eta distantzia handiena errespetatzen bada. Gehienezko turismo batean bi lagun, gidaria eta bidaiari bat, adibide gisa, atzealdean eta diagonalean bidaiatuko dute gidariarekin.

 

15.- Bederatzi plaza arteko ibilgailuen garraioa.

"Bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, pertsonak garraiatzeko garraio publikoak, pribatu osagarriak eta partikularrak errespetatu egingo du pertsona bat baino gehiago bidaiatzea ibilgailuan, gehienez pertsona bat eserleku-lerro bakoitzeko, eta ahalik eta distantzia handiena izango da bidaiarien artean."

 

16. Mugatua al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresa-ibilgailuetan dauden pertsonen kopurua?

Lanean ari diren lanbide-ibilgailuetarako edo enpresa-ibilgailuetarako (furgonetak, kamioiak), gidaria eta kopilotua joan daitezke, baldin eta haien artean ahalik eta distantzia handiena badago.

 

17. Motorretan eta bizikletetan ibil al daiteke?

Bai, aurreikusitako mugikortasun-arrazoiengatik bakarrik eta banaka.

 

18. Taxi batean?

Banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.

19. Joan al daiteke senide bat hartzera aireportura, geltokira...?

Ez. Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko aurreikusita dago.

 

20. Atera al daiteke kontratu, dokumentazio edo antzekoren bat sinatzera joateko?

Arrazoi justifikatuengatik bakarrik, eta atzeraezina bada.

 

21. Pakete-banatzaileak askatasunez ibil daitezke beren lana egiteko?

Bai, indarrean dagoen araudiaren murrizketen arabera.

 

22. Joan al daiteke odola ematera?

Bai, osasun-agintaritzaren deien kasuan eta arreta-neurriekin.

 

23. Bigarren egoitzetara bidaiatu daiteke?

Ez.

 

24. Bidaiarien garraio publikoa.

Horrelako garraioetan, Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia gordeko da derrigorrean, edo ahal bada bi metroko distantzia. Distantzia hori sarbideetan eta itxaron-geletan edo nasetan ere gordetzea komeni da.  

 

25.- Mudantzak egin daitezke?

Bai, langile profesional egiten badute bakarrik.

 

26.- IAT iraungita duen ibilgailu batekin zirkulatu daiteke?

Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria kontuan hartuta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratuko dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia galduz gero. Egoera horietan zirkulatu daiteke

Nolanahi ere, ez da onartuko indarrean dagoen urtea baino lehenagoko mugaegun-datarik.

 

27.- Baimenduta al dago baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliak jateko lekualdatzea?

Bai

 

28.- Baimenduta daukate ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonak mugitzea eta zirkulatzea?

Bai, baldin eta enplegatzaileei eta langileei asistentzia bermatzeko bada.