Albisteak
Atzealdea
Calpera bidaia antolatu du 'Bizi-Nahi' elkarteak
Izen-ematea zabalik dago, eta lehen ordainketa martxoaren 31a baino lehen egin beharko da.
2022·03·30
'Bizi-Nahi' erretiratuen elkarteak Calpera bidaia antolatu du Ibarratik abiatuta (edo, behar izanez gero, beste tokiren batetik). Maiatzaren 16an abiatuko dira eta maiatzaren 29an itzuliko dira.
Egonaldia Roca Esmeralda hotelean izango da; mantenu osoko egonaldia otorduetan urarekin eta ardoarekin.
Izen-emateekin hasi dira, eta 150 €-ko lehen ordainketa edo seinalea martxoaren 31 baino lehen egin beharko da. Gainerakoa, 540 €osatu arte, apirilaren 30a baino lehen.
Bazkideek prezio bereziak izango dituzte.