Albisteak
Atzealdea

Burnizko estalkiak jarri dituzte Idoiaga kaleko eskudelaren oinarrian

Kaleko hondakinak eta zaborrak errekara erortzea galarazteko xedea du estalkiak.

2021·10·27


Burnizko estalkiak jarri dituzte Idoiaga kaleko eskudelaren oinarrian. Estalkien helburua da eragoztea kaleko zaborra errekara erortzea. Idoiagakoa proba moduan jarri dute, eta eraginkorra baldin bada, errekaren ibilbide osoan jarriko dute, beti ere ingurunera egokituta. 

Igor Zapirain alkateak gogora ekarri du ingurumena zaintzearen garrantzia, eta nabarmendu du guztion ardura dela ingurunea garbi mantentzea. Bestalde, azaldu du Ibarrako udalak konpromiso irmoa duela zaintza horren alde aurrerapauso eraginkorrak emateko.