Albisteak
Atzealdea

Burnizko estalkiak jarri dituzte Emeterio Arrese kalean Txumitxako zubitik aurrera

Errekaren albotik doan pasealekuan falta ziren estalkiak jarri dituzte; xedea da kaleko hondakinak eta zaborrak errekara erortzea galaraztea.

2022·04·29


Burnizko estalkiak jarri dituzte Emeterio Arrese kaleko Txumitxako zubitik aurrera doan zatian. Errekaren albotik doan pasealekuko barandaren azpian jarri dituzte falta ziren estalkiak. Helburua da eragoztea kaleko hondakinak eta zaborra errekara erortzea.

Aurretik, Idoiaga kalean jarri zituzten, proba moduan, eta eraginkortasuna ikusi ondoren, errekaren ibilbide osoan jarri dituzte. Igor Zapirain alkateak pozik hitz egin du egitasmoaren inguruan: "Garrantzitsua da ingurumena zaintzea, eta estalkien bidez erreka apur bat garbiago mantentzea lortuko dugu". Bestalde, gogora ekarri du irtenbide bakarra ez dela errekara zaborra erortzea galaraztea, baizik eta hondakinak sortzea saihestea, eta, bestela, modu egokian kudeatzea.