Albisteak
Atzealdea

Bolondres sareak martxan darrai

Laguntza behar duten herritarrek Udalera edo boluntarioen zenbakira deitu dezakete

2020·07·30


COVID19-aren pandemia hasi zenean herritarrei laguntzeko bolondres sareak sortu genituen, sortu ziren beharrei erantzuteko eta 50 lagun inguruk hartu zuten parte Ibarran. Orain, berrartu egin dira, gerta daitekeenaren aurrean prestatuta izateko. 

Pasa den astean, herritarrekin bilera bat egin genuen martxoan sortu ziren bolondres sarearen dinamikak berrikusteko eta etorri daitekeenari erantzuna emateko antolatzen hasteko. Bileran parte hartu zutenen artean erabaki zen, azken asteetan ematen ari diren kutxatze datuei kasu egin eta badaezpada berriro sarea aktibatzea.

Hala, bolondresen sarearen berraktibazioa eman da berriz ere eta herritarrei adierazi nahi diegu, herritar hauei esker boluntario sareak martxan jarraitzen duela. Beharra duen edonor, jar dadila harremanetan Ibarrako Udalarekin edo 648102809 telefonora deituz.