Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bizkarsoro filma Ibarran

“Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.”

2024·01·23


Datorren urtarrilaren 31n, asteazkena, Uzturpe Ikastolako Kultur asteko egitarauaren baitan Bizkarsoro filma eskainiko da Kultur etxean. 2 saio izango dira:

1. saioa: 12:00etan DBH3-4 ikasleei zuzendua.
2. saioa: 18:00etan herritar guztiei zuzendua (edukiera bete arte)

Bi saioetan, filmaren ondoren, solasaldia egingo da Gastibeltzako kide eta pelikulako ekoizle den Katti Pochelurekin.

Interesatuentzat filmaren zuzendariaren elkarrizketa