Eduki publikatzailea
Atzealdea Bizikleta-aparkalekua Eguzkilore tabernaren atzealdean
2026·06·26

Ikusi da Uzturpe Ikastolako ikasle askok erabiltzen duela bizikleta Ikastolara joateko garraiobide moduan, eta ondorioz, plazan dagoen bizikleta-aparkaleku kopurua eskasa geratu da.
Bizikleta-aparkaleku eskaintza handitzearren, plazako estalpearen atzealdean zegoen bizikleta-aparkalekua (16 bizikletentzat) bertatik kendu eta Eguzkilore tabernaren atzealdera mugitu da, kopuru berako beste bizikleta-aparkaleku bat ondoan erantsita; alegia, Eguzkilore tabernaren atzealdean 32 bizikleta uzteko tokia egokitu da, eta plazako estalpearen atzealdea libre utzi da herriko festetan edota asteburutan antolatzen diren ekintzatan espazioa libre uzteko.
Plazako komunaren ondoko bizikleta-aparkalekua (8 bizikletentzat) bertan utzi da, eta baita, San Bartolome kalea 13ko etxebizitzaren aldamenean dagoen beste bizikleta-aparkalekua
(8 bizikletentzat) ere.
Guztira, beraz, 48 bizikleta uzteko tokia geratu da plaza inguruan, 16 plazan eta 32 Eguzkilore tabernaren atzealdean.
