Albisteak
Atzealdea

Bizi Nahi elkarteko edaritegia itxita egongo da

Beste kudeatzaile bat aurkitzeko esleipenak laister hasiko dira

2019·09·25


Bizi Nahi jubilatuen elkarteko edaritegia eta jatetxea kudeatzen zituen pertsonak utzi egin du eta berriz ere lan honetarako pertsona edo taldea bilatzeari ekingo dio laister udalak, beharrezko deialdiak egitearekin batera. Oraindik deialdia egin ez bada ere, datozen asteetan egingo da berau eta zerbitzuaren kudeaketa beregain hartzeko interesa duten pertsonek udaletxera joan eta informazioa eskatu dezakete. Azpiegitura egokiak ditu bai edaritegiak eta baita jatetxeak ere eta zerbitzuari ekiteko aukera oso onak eskaintzen dituen gune eta testuingurua ditu.