Albisteak
Atzealdea

Bizi-nahi Elkarteak ikasturteko lehen irteera antolatu du

Irailaren 25ean izango da irteera eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

2021·09·09


Txangoa irailaren 25ean izango da, eta goizeko bederatzietan irtengo da ohiko tokitik. Lehenengo geldialdia Irunen egingo dute eta, ondoren, Bera Bidasoan egingo dute geldialdia. Denbora librea izango dute bazkaltzeko ordua iritsi arte eta bazkaria Beola jatetxean izango da.

Arratsaldean, elkartera bueltan, Hondarribia bisitatuko dute.

Irteeraren prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat (ongietorri-prezio berezia); eta bazkide ez direnentzat 30 euroko kostua izango du txangoak. Izena emateko epea zabalik dago.

Gainera, urriaren 2tik 8ra Zamorara bidaia kulturala egingo dutela aurreratu du elkarteak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, BIZI-NAHI Ibarrako Elkartearekin harremanetan jarri behar da 943674708 telefonoan (bulego orduetan: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 12:45era).