Eduki publikatzailea

Bilera teknikoa burutu da Polpenazze del Garda (Brescia-Italia) herrian

Bertan, Oñatiko udal gazteria teknikaria den Ion Lopez, Ibarrako kultura eta gazteria teknikaria den Nekane Azurmendi eta Bedizzoleko Arcus Arte e Cultura Sociale elkarteko koordinatzaile teknikoa den Irene Calzonare izan dira.

2023·10·06


Topaketan, besteak beste, datorren urriaren 10etik 15era bitartean burutuko den gazte elkartrukearen azken zehaztapenak adostu dira.

Bestetik, abenduan Ibarra eta Oñatiko gazteek Italiara egingo duten bidaiaren inguruko hainbat gauza adosteaz gain, egonaldia burutuko den aterpetxea zein eta inguruak ezagutzeko aukera izan dute teknikari gipuzkoarrek.

Garda laku ezagunaren bueltan kokatzen den Manerba del Garda herrian izango dira  Oñati eta Ibarrako gazteak datorren abenduan. Kulturartekotasuna oinarri duen "Cultural shake" Erasmus+ proiektuaren baitan, jatorri soziokultural eta ingurune ezberdinetako gazteek elkarren artean jardun eta elkarrengandik ikasi dezaten nahi da.

Datorren asteartean, urriak 10, Ibarra, Oñati eta Bedizzoleko 45 gazte eta hezitzaile elkartuko dira Gipuzkoan "Cultural shake" proiektuari dagokion bost eguneko elkartrukea burutzeko.

Ekimenaren berri izango da datozen egunetan.