Albisteak
Atzealdea

Bilbora irteera antolatu du Bizi-Nahi elkarteak

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

2022·08·23


Bilbora irteera antolatu du Bizi-Nahi erretiratuen elkarteak. Jarduera irailaren 10ean izango da, eta goizeko 09:00etan abiatuko dira, ohiko lekutik. 

Txangoa honakoa izango da: Bilbora joango dira, eta bazkaltzeko ordua iritsi arte denbora librea izango dute. Bazkaria Zornotzako Autzagane jatetxean izango da, 14:00ak aldera. Elkartera bueltan Zarautzen geldialdia egingo dute. 

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea: bazkideek 20€ ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek, berriz, 30€.