Albisteak
Atzealdea
Bihar amaitzen da epea kultur lantegietan izena emateko
Irailaren 17an zabaldu zuten kultur lantegietan izena emateko aukera, eta bihar (urriaren 6a) izango da azken eguna izen ematea egiteko.
2021·10·05
Aurten ere kultur lantegiak antolatu dituzte Ibarran eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Ohi bezala, ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean.
Oraindik ere hainbat tailerretan izena emateko aukera badago:
- Egur taila
- Pintura
- Ehoziriak, bainikak, patchwork.
- Altzariak berritzea eta eraldatzea
- Sabel dantza
Lantegietan izenpetzeko kultur etxean dagokion matrikula orria beteta entregatu beharko da presentzialki; azken eguna bihar, urriaren 6a, izango da.
Matrikula orria eskuratzeko egin klik hemen.