Albisteak
Atzealdea

Beira-edukiontziak margotuko dituzte datozen hiru larunbatetan

Datozen hiru asteburuetan beira-edukiontziak margotuko dituzte haurrek herriko plazan.

2021·05·19


Datozen hiru larunbatetan beira-edukiontziak margotzen ariko dira Gaztezuloko haurrak herriko plazan. Edukiontzi bakoitzari gai bat esleitu diote, eta horien araberako diseinuak prestatzen aritu dira orain arte. Dinamika Gaztezulok jarri du martxan eta Garikoitz Murua artistaren laguntza izan dute marrazkiak prestatzeko. 

Datorren larunbatean, berriz, margotzen hasiko dira: 11:30etatik 13:30etara herriko plazan egongo dira edukiontziak apaintzen. Covid-19a dela-eta, haurrak hiru taldetan banatu dituzte; talde bana, larunbat bakoitzeko. Egun bakoitzean hiru edukiontzi margotuko dituzte; bederatzi, guztira. Edukiontzi guztiak margotzen dituztenean herriko edukiontzi zaharrengatik ordezkatuko dituzte.