Albisteak
Atzealdea

Bandoa: Covid ziurtagiria eskatuko da

Indarrean da Covid ziurtagiria eskatzeko neurria hainbat eremu itxitara sartu ahal izateko (Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretua).

2021·12·20


Indarrean da Covid ziurtagiria eskatzearen neurria hainbat eremu itxitara sartu ahal izateko (Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretua).

Ondorioz, Ibarrako kultur eta kirol espazioetara sartzeko COVID ziurtagiria eskatuko da:

  • Udal lokaletan egiten diren ekitaldietan.

Ekitaldi moduan ulertuko da puntualki modu irekian antolatzen direnak: hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak, emanaldiak era abar.

Covid ziurtagiria eskuratzeko edo inprimatzeko zailtasunak dituztenek laguntzarik behar izanez gero, Ibarrako Udaletxeko harrerara etorri ahal izango dute.