Albisteak
Atzealdea

Badago tokia kirol eta kultur ikastaro batzuetan oraindik

Talde batzuk plaza guztiak beteta dituzten arren, beste batzuetan toki batzuk geratzen dira gogoz geratu diren herritarrentzat

2019·10·23


Ibarrako Udaletik kultura eta kirol alorrean antolatutako ikastaroak martxan dira dagoeneko. Urtero moduan, eskaintza zabala aurkezten saiatu gara aurten ere eta herritar asko ari dira parte hartzen. Baliteke ordea, epez kanpo ibili diren herritarrak egotea edota beste arrazoi baterengatik orain animatu izana ikastaroetan parte hartzera. Bada, aukera badago oraindik. Ikastaro batzuk plaza guztiak beteta dituzten arren, badaude beste batzuk oraindik parte-hartzaile berriak hartzeko moduan.

Ibarrako Udaletik, antolatutako ikastaroetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak. Jende desberdinarekin harremanak sortzeko espazio politak izan daitezke gainera, zerbait egiten ikasi edo kirola egitearekin batera.

Honela, kultur lantegietan plaza oso gutxi geratzen badira ere, hauek dira lekua dagoen ikastaroak:

 

  • Sabel Dantza (sakontzea): Ostiraletan 18:00-20:00

  • Ehoziriak II: Ostiraletan 18:00-20:00

  • Altzarien errestaurazioa: Astelehen eta asteazkenetan 19:00-21:00

  • Pintura: Astearte eta ostegunetan 15:30-17:30

Apuntatzeko: Ibarrako Kultur Etxean, 943 670399.

Belabieta kiroldegian eskaintzen diren ikastaroetatik taldeak osatu direnen artean, honakoetan egongo da tokia.

  • 3.adiña: Astelehena eta asteazkena edo asteartea eta osteguna, 9:00-10:00

  • Yoga: Astelehena eta asteazkena, 10:30-12:00

  • Cycling: Asteartea eta osteguna, 18:30-19:30

  • Tonifikazioa: Asteartea eta osteguna, 19:30-20:30 (bigarren talde bat sortzearekin, tokia dago)

Apuntatzeko: Belabieta Kiroldegian, 943 671544, ibarra@bpxport.es