Albisteak
Atzealdea
Azpiegitura berdea hobetzen

BISTA ONA eremuan (01-745 partzela) inguru naturala eta azpiegitura berdea hobetzeko lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundia
2023·03·04
Proiektu honen helburua honakoa izan da:
- Lurzorua babesteko funtzioa handitzea, kalitatezko eta denboran iraunkorra izango den landare-estalkia ezarriz.
- Euskal Herria 11 kalearen atzealdeko aparkalekuen gainaldetik Izaskunera doan bidearekin lotzen duen oinezkoentzako aisialdirako bidea egitea.
- Landaredi autoktonoa sustatzea, honako landaketak erreferentzi hartuta:
30 % Quercus robur |
30 % Fraxinus excelsior |
10 % Acer campestre |
10% Betula pubescens |
5 % Populus tremula |
5 % Quercus pyrenaica |
5 % Prunus avium |
5 % Sorbus aucupari |
- Era berean, flora aloktonoaren eta inbaditzailearen presentzia zein agresibitatea ere mugatu nahi izan da eta,
- “Cotoneaster” inbaditzailearen gehiegizko presentzia ezabatu da.
- Sakabanatuta aurkitzen ziren “Cortaderia”ko aleen ezabatze mekaniko-kimiko konbinatua egin da.
- “Robinia”ko zuhaiztiak ahulduta edo lehor daudela dirudi. Ez da bertan esku hartu oraingoz, bat-bateko birsorkuntza ez suspertzeko.
- “Eukalipto”ko ale bakarra, tamaina handikoa, momentuz zegoen lekuan utzi da, berau ordezkatu dezakeen zuhaitz-geruza garatu arte.
Lanak datozen bi astetan amaitzea aurreikusten da.