Albisteak
Atzealdea

Auzoko, zubi bat euskaratik

Azaroaren 3tik aurrera hasiko da Ibarra, Azkue 10eko lokalean, 19:30etan

2020·11·02


Beste urte batez, AUZOKO egitasmoa martxan izango dugu Ibarran:

Azaroaren 3an hasiko da, 19:30etan eta Azkue auzoko 10 zenbakian dagoen Kale heziketako lokalean da hitzordua. Parte hartu nahi duenak, 661 74 58 75ra idatzi beharko du.

Ibarra herri anitza da. Kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du Auzokok.

Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da. Herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da egitasmoaren helburu nagusia. Horretarako, herritarrak biltzen ditu egitasmoak astean behin, euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko. Taldean ezinbestekoak dira beraz euskaratik gertu bizi diren euskal hiztunak, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta, bide batez, elkarrengandik ikasteko.

Euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa baita herrietan dagoen aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, hizkuntza guztion esku jartzea.