Albisteak
Atzealdea

Auzo-bilerak Jesus Guridiko eta Argindegiko auzotarrekin

Bilera datorren ostegunean (hilak 10) izango da, 19:00etan, kultur etxean.

2022·02·07


:Hurrengo auzo-bilera Jesus Guridi eta Argindegi auzoetako herritarrekin egingo du udalak. Hainbat etxetalde gonbidatu dituzte, zehazki, Jesus Guridiko 1, 1A, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10; eta Argindegiko 3, 4, 5, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20. 

Datorren ostegunean (hilaren 10ean) izango da bilera, eta kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etan. 

Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei.