Eduki publikatzailea
Atzealdea

Auto elektrikoentzat karga zutoina martxan dago

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sustatutako kargarako azpiegitura erabilgarri dago jada Otarreaga 9 kaleko aparkalekuan.

2023·11·16


2025eko udazkenera arte kargaketa guztiz doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango inongo harpidetzarik ez ordainketarik egitea. Soilik Zunder- EasyCharger app-a deskargatu beharko da, eta ibilgailua hornitzeko mugikorra izan beharko da eskura.
Kargaketa abiatzeko modurik sinpleena app-aren erdiko botoia sakatu eta ondoren kargagailuaren QR kodea eskaneatzea da. QR kodea eskaneatu ordez, konektorearen identifikazio-zenbakia eskuz ere sartu daiteke. Beste aukera bat  app-aren mapan erabili nahi den konektorea hautatzea da.
Instalatutako kargagailuak erdi-azkarrak dira, 22 kW-koak, eta kargaketa osoaren iraupena ordu  eta erdi eta hiru ordu artekoa izan daiteke, oro har. Ibilgailuaren ezaugarriek eragin ditzakete denbora horrekiko aldaketak. Kargaketa amaitutakoan ibilgailua mugitu beharko du erabiltzaileak, zerbitzua hurrengo ibilgailuek erabili dezaten libre gera dadin. App-aren bidez, kargatzeko ordutegia erreserbatzeko aukera ere badago.

Erabiltzeko jarraibideak (PDF)