Albisteak
Atzealdea

Aurten ez ditugu ospatuko San Bartolome jaiak

Festa batzordeak Udalarekin elkarlanean hartutako erabakia izan da

2020·06·26


Festa batzordeak pasa den astean eta aste honetan, zehazki atzo, ekainak 25, bilerak burutu ditu San Bartolome jaien antolaketaz hitz egiteko.

Batzordean parte hartzen duten eragileak osasun egoera eszepzional honekin arduratsu agertu dira eta jaiak antolatzeak izan ditzakeen arriskuez hausnartu dute. Eta azpimarratu dute, jaietan herritarren parte hartze natural bat bermatzen ez denez, festen antolaketarekin ez aurrera jarraitzea iruditzen zaiela egokiena. Udalak ere bat egiten du erabaki honekin. 

Gauzak honela, irailaren 3an berriz ere biltzeko hitzordua zehaztu du Festa Batzordeak, udazkenera begira sortu daitezkeen aukera desberdinez hausnartu eta ahalko balitz, lanean hasteko.