Albisteak
Atzealdea

Aurrera jarraitzen du 'Ibarra martxan' ekimenak

Pandemiaren ondoren, urtarrilean hasi zen berriro 'Ibarra martxan' ekimena. Ordutik, ostegunero elkartzen dira.

2022·03·10


(Argazkian ostegun gizeneko saioan parte hartu zuten kideak). 

Joan den urtarrilean hasi zen berriro Ibarra martxan ekimena. Ostegunero 11:00etan elkartzen dira Erraketistak (Emeterio Arrese) frontoian, hortik abiatu eta herrian zehar ibilbidetxo bat egin ondoren, Bizi Nahi erretiratuen elkartean amaitzen dute jarduna, salda bero bat hartuz eta tertulia giroan (beti ere Covid-19aren araberako neurriak errespetatuz).

Antolatzaileek nabarmendu dute gustura daudela orain arte egindakoarekin, baina pozgarria izango litzatekela partehartzaile gehiago izatea.