Albisteak
Atzealdea

Atzeratu egin da erreka-bazterrak garbitzeko auzolana

Asteburu honetan auzolana egin behar zuten erreka-bazterrak garbitzeko, baina atzeratu egingo da.

2021·05·26


Asteburu honetan auzonala egin behar zuten erreka-bazterreko landaredia garbitzeko, baina atzeratu egin da. Ostiralean eta larunbatean aritu behar zuten lanean herriko boluntarioek. Baldintza hobeak daudenean egingo da ekimena eta Udalak jakinaraziko du data berria.

Aste batzuk atzera errekako zaborrak jaso zituzten, eta, orain, bazterretako landaredia garbitu behar zuten. Helburua da espezie inbasoreak kentzea eta bertako landareentzako ingurua garbitzea.