Albisteak
Atzealdea

Astelehenetik aurrera Liburutegiko hainbat zerbitzu zabalduko dira berriz

COVID-19a dela eta segurtasun neurriak hartuta berreskuratuko dira zerbitzuak

2020·09·18


COVID-19aren garai hauetan, Ibarrako Udal Liburutegiaren funtzionamendu egoki baterako hainbat neurri zehaztu dira.

Honakoak dira Liburutegiaren zerbitzu gehienak segurtasuna bermatuz berreskuratzeko hartu diren neurriak:

  • Maskara 6 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa da.

  • 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia uneoro gorde behar da. Ondorioz, baimendutako eserlekuetan bakarrik esertzeko aukera izango da.

  • Gel hidroalkoholikoa derrigorrez erabili beharko da.

  • 10 urtetik beherakoak helduren batekin etorri beharko dira.

  • LH5 eta LH6 mailako gaztetxoak bakarrik etorri ahalko dira liburutegira, baina soilik mailegu zerbitzua erabili ahalko dute (liburuak, DVDak etab., hartu eta utzi). Ezin izango dute liburutegiko gainontzeko zerbitzuetan eurak bakarrik egon (ordenagailuak, kontsulta mahaiak, etab.).

  • Liburutegian egonaldia (kontsulta mahaiak, ordenagailu zerbitzua, etab.) soilik DBH1 mailatik gorakoentzat baimentzen da. Bakarka etorri beharko da eta prestatu diren lekuetan soilik eseri ahalko da.

  • Edukiera mugatua izango da:

    • Gorako solairuan: 11 pertsona eserita eta 6 zutik

    • Beheko solairuan: 10 pertsona eserita eta 5 zutik

  • Haurrentzako txokoa itxita egongo da.

  • Itzultzen diren mailegatutako materialak kultur etxeko sarreran dauden kaxetan utzi beharko dira aste beteko berrogeialdia pasatzeko.

  • Ordenagailua eta inprimagailua erabiltzeko aukera izango da. 2 ordenagailu lanak eta kontsultak egiteko izango dira eta hirugarrena inprimatzeko soilik erabiliko da.

  • Mahaiak eta eserlekuak erabili ondoren, mahai-gainetan dauden desinfektatzaileekin garbitu beharko dira. Erabiltzaileak arduratuko dira horien garbiketaz.

Neurri hauek osasun egoeraren arabera aldatu daitezke.