Albisteak
Atzealdea

Astelehenetik aurrera kiroldegia zabalik

Erabiltzaile zein langileek neurri ugari bete beharko dituzte erabilerarako

2020·06·12


2020ko martxoaren 12an, Osasun Publikoko sailak COVID-19 egoera epidemiologikoaren inguruan emandako gomendioak aintzat hartuz Ibarrako udaleko Kultur Etxe eta Kiroldegi eraikin publikoak itxi egin ziren. Orain, deseskalatzeetan aurrera goazen honetan, Alkate Dekretuz ekainaren 15etik aurrera kiroldegiaren irekiera onartu da, beti ere, 2020ko ekainaren 7ko, Eusko Jaurlaritzaren 13/2020 aginduak  jarraituz:

9. artikulua.– Kirola.
Artikulu honetako kirol-instalazio eta -jardueretan, gehienez hau izango da edukiera:
1.– Kirol-instalazioetan, igerilekuak barnean direla, baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera. Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utziz.
2.– Baimena ematen da taldean entrenatzeko, eta kirolarien arteko interakziorako, arraunean, aulki finkokoan eta pilotan, diziplina guztietan, ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera presta dezaten.
3.– Gainerako kirol-diziplinetan, orain ere baimena dute taldean aritzeko eta entrenatzeko, babes-arauak bete eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utziz gero.

Kiroldegiko eraikina honako baldintzetan irekitzen da, eta beraz, erabilzaileek kontutan izan beharko dituzte:

- Sarreran gel euskarria erabili beharko da eta leihatilarik erabiltzailera arteko segurtasun tartea markatuko da
- Erabiltzaileak ez du tornuan bere txartela pasako, leihatila parera iristean bere burua identifikatu beharko du kiroldegiko txartela erakutsiz bertako langileari.
- Erabiltzaileak musukoa erabili beharko du une oro, kiroldegian sartzen denetik eta erabili behar duen makinara iritsi bitartean. Makinara iristean soilik kendu ahal izango du musukoa.
- Iraila bitartean, muskulazio-gela bakarrik irekiko da, hau da, behe solairuko gela hori eta bertan dauden aldagelak eta dutxak. Gela berori erabili ahal izateko, kiroldegiko abonatua izan beharko da. Gehienez, ordubete egon ahal izango da muskulazio-gelan. 
- Muskulazio-gelaren gehienezko aforoa %60koa izango da. Horrek esan nahi du Muskulazio-gelan gehienez 12 lagun sartu ahal izango dutela aldi berean. 
- Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, beti ere babes-arauak betez eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utziz. Gizonezko zein emakumezkoen aldagelen gehienezko aforoa 9 lagunekoa izango da bakoitza. 
- Makina eta makina artean bi metroko gutxieneko tartea utziko da. 
- Erabiltzaileak musukoa soinean duela eta bere toalla propioarekin sartuko da muskulazio-gelan. Sartu aurretik eskuak garbitu beharko ditu bertan egongo den gel euskarritik. 
- Makina bakoitza erabili aurretik, eskuak garbitu eta makina bera desinfektatu beharko du. Bukatzean ere makina garbitu behar du. Eragiketa hau erabiltzen duen makina bakoitzean egin beharko du. Erabiltzailearen ardura izango da makina behar bezala garbituta uztea hurrengo erabiltzaileak erabili ahal izan dezan. Garbiketarako bertan egongo diren produktuak erabiliko dira (desinfektatzailea eta paperezko bobina). 
- Makina bakoitzean pertsona bat. 
- Spa eta saunak itxita egongo dira irailera arte. 
- Frontoia erabiltzen dutenek ezingo dituzte kiroldegiko aldagelak eta komunak erabili. 
- Kiroldegitik ateratzerakoan, erabiltzaileak leihatilan dagoenari jakinarazi beharko dio aforoaren kontrolerako.