Albisteak
Atzealdea

Astelehenetik aurrera itxita egongo dira Txumitxako zubia eta San Inazio auzoko pasabidea

Errepide-mozketak bi aste inguru irautea aurreikusten da.

2022·03·11


Dagoeneko hasi dira Txumitxako zubia eta San Inazioren arteko bidegurutzea konpontzeko lanak. Aurreneko lana bihurgunea  zabaltzea izan da. Astelehenetik aurrera, berriz, bidegurutzeko asfaltoa altxatzen hasiko dira, eta lan hori egiteko bertatik pasatzea galarazita izango dute ibilgailuek, hau da, itxi egingo dira Txumitxako zubia egingo eta San Inazioko pasabidea. Zaborren edukiontziak San Inazio 1 pareko espaloian jarriko dira, espaloiaren zabalgunean.

Euskal Herria kaletik San Inaziora edo Leaburu aldera abiatzeko Euskal Herria kaletik behera joan beharko da eta Idoiagatik sartu. Bestalde, San Inazio auzoaren barruan, norantza bakarreko errepidea bi norantzetan ibiltzeko egokituko eta seinaleztatuko da obrak, irauten duen bitartean. Errepide-mozketak bi aste inguru irautea aurreikusten da.