Albisteak
Atzealdea

Astebete egin du Ibarrak eremu laranjan

Joan den astelehenean atera zen eremu gorritik Ibarra eta, ordutik, laranjan mantendu da.

2021·02·01


Duela astebete eremu gorritik atera zen herria eta eremu laranjan mantendu da ordutik. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako datuen arabera, Ibarrako inzidentzia-tasa 394,80koa da 100.000tik. Azken hiru egunetan lau kasu berri atzeman dituzte herrian. 

Udalak herritarrei arduraz jokatzen jarraitzeko dei egiten die. Igor Zapirain alkateak ere arazorari irtenbidea "guztion artean" eman behar zaiola uste du: "Egindako lanaren emaitzak okerrera egin ez dezan, beharrezkoa da lanean jarraitzea. Garai gogorrak dira, baina elkartuta, herri moduan egingo dugu aurrera".