Albisteak
Atzealdea

Aro hondartzara irteera antolatu du 'Bizi-Nahi' erretiratuen elkarteak

Joan den astelehenetik dago zabalik izena emateko epea.

2022·07·14


'Bizi-Nahi' erretiratuen elkarteak irteera antolatu du Kataluniako Platja d'Aro-ra (Aro hondartzara). Izena emateko epea zabalik dago joan den astelehenetik (uztailaren 11etik). Irteera irailaren 13tik 26ra egingo dute, eta egonaldia Caleta Palace hotelean izango da, pentsio osoa bazkarietan urarekin eta ardoarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero jo 'Bizi-Nahi' elkartearen bulegora.