Albisteak
Atzealdea

Argitaratu da dirulaguntzak eskatzeko deialdia euskara ikasten ari direnentzat

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean euskara ikasten ari direnentzako dirulaguntzen deialdia.

2022·08·01


Gaur publikatu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) 2021-2022 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ibartarrei Ibarrako udalak emango dizkien dirulaguntzen oinarriak. Dirulaguntza horiek bihartik (abuztuaren 2tik) aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna irailaren 16a (ostirala) izango da.

Informazio osagarria eta dokumentazioa:

Eskaera orria.
Dirulaguntzaren deialdia.

Interesatuek aurkeztu beharreko agiriak.