Eduki publikatzailea
Atzealdea Argindegiartetxe baserriaren bidean egin behar diren obrak hastera doaz
2026·04·24

Argindegiartetxe baserriaren bidean egin behar diren obrak hastera doaz.
Ekaineko euriteek Izaskunerako bidean eragindako kalteak konpontzeko, Ibarrako Udalak Tesinsa enpresa kontratatu du, Endara ingenieritzak sinatutako proiektuan zehaztutako obrak egin ditzan.
Apirilaren 24an, jarduteko eremua seinalizatu eta makinak eramaten hasiko dira, eta astelehenean, hilak 27, lanak hasiko dituzte.
Obraren iraupena 2 hilabetekoa izatea espero da.
Obrek irauten duten bitartean, eta makinentzako leku gutxi dagoenez, momentuz pasabidea debekatu egiten da pertsonei eta ibilgailuei.
Ibarratik oinez Izaskunera igo nahi dutenek, Elorbe-Izaskun bidea erabiltzea eskatzen da.
Udalak pazientzia eskatzen die eragozpenak dituzten pertsonei, eta eskerrak ematen dizkie laguntzeagatik.

