Agenda

Argialdia

Akuarela erakusketa Ibarrako kultur etxean
13 MAR 05 MAR

Argialdia, Akuarela erakusketa Ibarrako kultur etxean

Datorren astelehenetik aurrera, martxoak 13, apirilaren 5era bitartean, Xantos Agirrezabala ibartarraren “Argialdia” akuarela erakusketa ikusgai izango da Ibarrako kultur etxean.
13 MAR
KULTURA | ERAKUSKETA / AKUARELA
Datorren astelehenetik aurrera, martxoak 13, apirilaren 5era bitartean, Xantos Agirrezabala ibartarraren “Argialdia” akuarela erakusketa ikusgai izango da Ibarrako kultur etxean.

Ordutegia:
Astelehena: 16:00-20:00
Asteartea-ostirala: 10:30-13:00 eta 16:00-20:00

Egileari buruzko ohar batzuk:
Xantos Agirrezabala ibartarra diziplina anitzeko artista dela esan daiteke. Betidanik argazki makinaren atzealdean edota musikari lanetan ezagutu badugu ere, bestelako arlo artistikoetan iaioa dela erakusten digu “Argialdia” deritzon erakusketaren bitartez.
Xantosek marrazketa betidanik izan du gustuko, bereziki, akuarela. Akuarela exijentzia handia duen teknika azkarra da, tentsioan jartzen zaitu eta inprobisaziora bultzatzen zaitu. Bapatekotasun horrek, landu nahi duzun gaia aldez aurretik ongi aukeratzera behartzen zaitu. Teknika zail gisa ospea izan arren, aliatu ezin hobea da koloreen teoria ezagutzeko eta paperean tekniken garapena egiteko. Euskarri ezin hobea da sormen gaitasun pertsonalak garatzeko.
“Argialdia” erakusketan Xantosek 25 bat lan jarri ditu ikusgai, gehienak, Ibarra herria dute gai nagusitzat edota inspirazio iturritzat. Behin jubilatuta, autodidakta izatetik kultur etxeko pintura ikastaroan izena eman eta zaletasunari denbora gehiago eskaintzen dio egun.