Albisteak
Atzealdea

Argazki erakusketa ikusgai martxoan zehar

Joan den larunbatean muntatu zituzten kale-erakusketako argazkiak.

2021·03·01


Sahara libre zikloko azken ekintza izan da kale-erakusketako argazkiak muntatzea. Joan den larunbatean herriko hainbat eragiletako kideek bost argazki-mural jarri zituzten kalean, eta martxoa osoan egongo dira ikusgai. 

Mendebaldeko Sahara emakumeen begiradatik du gai erakusketak eta muntaketan irudien testuingurua azaltzen aritu zen Javi Julio, argazkien egilea. 

Muntaketa egiteko, herriko hainbat eragilek hartu dute parte, eta eragile bakoitzari txoko batean aritzea egokitu zaio. Guztira, bost mural egin dituzte: Izaskun auzoan, Uzturpe ikastolan, herriko plazan, Txumitxa tabernaren ondoan eta Euskal Herria kale hasieran. 

Tolosaldeko Atariak muntaketan ateratako argazkiak ikusteko, egin klik hemen