Albisteak
Atzealdea

Araneko iturriaren estalkia konponduta

Pipiaren aurkako tratamendua eta egurraren txukuntzea egin dira

2020·01·29


Araneko iturria eta honen estalkia Ibarrarentzat ikur garrantzitsuak dira eta egurrezko egituraren mantentze lanak egin dira azken hilabeteetan. Pipia zuen egurrak eta honen aurkako tratamentua eman behar izan zaio. Behin egokitze lanetan hasita, poste eta habe guztiak lijatu egin dira, egurra bistara ateraz eta modu honetara estetikoki politago jarriaz. Amaitzeko, dena barnizatu da denbora luzez iraun dezan.