Albisteak
Atzealdea

Arane baserri ondoko harraska berreskuratzeko lanean ari da Udala

Udalak dei egin du herritarrek hari buruzko informazioa duten dokumentuak edo argazkiak badituzte, kultur etxera eramateko.

2021·11·17


Arane baserriaren ondoko harraska berreskuratzeko lanean ari da Udala. Momentuz indusketak egiten ari dira, eta dagoeneko topatu lurpean zegoen harraska. Haren jatorriari buruzko informazioa jasotzeko udala harremanetan dago Aranzadi zientzia-elkartearekin. 

Dena dela, ahalik eta informazio gehiena biltzea helburu, udalak dei egiten die herritarrei harraskari buruzko informazioa jasotzen duen dokumenturik edo argazkirik baldin badute, horiek kultur etxera eramateko. Bertan informazio hori bildu eta berehala itzuliko zaie aurkeztutako dokumentazioa.