Albisteak
Atzealdea

Aparkaleku berria gaurtik aurrera

Euskal Herria kaleko 52-54 zenbakien atzekaldean, 37 ibilgailurentzat aparkatzeko tokia prestatu da

2019·11·22


Mapan ikusi daitekeen moduan, Euskal Herria kaleko 52 eta 54 zenbakien atzekaldean kokatuta dago udalak egokitutako behin behineko aparkaleku berria.

Aparkaleku eskari handia dago inguruetan, eta horri soluzio emate aldera, Ibarrako Udalak lur zorua alokairuan hartu eta behin behineko aparkaleku bat prestatu du. 

Aparkaleku honek, 37 ibilgailurentzako tokia eskaintzen du, bakoitzaren markek bereizita bakoitza eta sarrera eta irteera bideak ere markatuta ditu, arazorik gabeko erabilera egoki bat emateko.

Udan hasi ziren lur zoruaren egokitzapen lanekin eta orain, seinale eta argiteria guztia ongi egokituta dagoela, herritarren erabilerarako irekita egongo da gaurtik aurrera.