Albisteak
Atzealdea
Alkate Dekretua COVID-19aren zabalpena sahiesteko
Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren neurriei jarraituz Udalak erabaki gehiago hartu ditu
2020·03·14
Ibarrako Udalak Alkate Dekretua firmatu du gaur COVID-19aren zabalpena sahiesteko beste pauso bat izanik hau, martxoaren 13an hartutako erabakiei gehituz. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren neurriei jarraituz Udalak erabaki gehiago hartu ditu, koronabirusaren aurka.
Dekretuak jasotzen duen moduan, honako jarduerak eta hauek jasotzen dituzten instalazioak ixtea erabaki da: kirol instalazioak, joko lokalak, txokoak, elkarte gastronomikoak, ostalaritza eta otoi egiteko zentroak.
Bestetik, herritarrei eskatzen zaie, pertsona konzentrazioa dagoen lekuetan metro eta erdiko gutxieneko distantzia bermatzeko neurriak hartzea.